mundua

Japoniako oposizioak gobernuaren kontrako zentsura mozioa aurkeztu du, Fukushimako krisiagatik

Zentral nuklearraren krisia gaizki kudeatu duela egotzi dio.

2011ko ekainaren 1a
12:52
Entzun

Japoniako Legebiltzarreko oposizioko alderdi nagusiek gobernuaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute gaur, Naoto Kan lehen ministroaren exekutiboak Fukushimako zentral nuklearraren krisia gaizki kudeatu duelakoan.

Alderdi Liberal Demokratikoak sustatu du ekimena —2009ra artean 54 urtean egon zen gobernuan—. "Kanek ez du herriaren aurrean sinesgarritasunik", esan du aipatutako alderdiak.

Bihar dira mozioaren bozketa egitekoak. Litekeena da gobernuan den Alderdi Demokratikoko kide batzuek ere ekimena babestea eta, beraz, aurrera ateratzeko aukerak lituzke. Hala balitz, lehen ministroak dimisioa eman beharko luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.