Japoniako lehen ministroak dimititu egin du

2020ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
TOKIO. Denen ahotan zebilen zurrumurrua berretsi zuen atzo Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak: «Nire osasun egoera ez da ona, eta osasun arazoek erabaki okerrak ekar ditzakete. Horregatik, lehen ministro karguari uko egitea erabaki dut». Gobernuburuak, hala ere, jardunean jarraituko du haren alderdi LDP Alderdi Liberal Demokratikoak beste buruzagi bat izendatu bitartean.

Aberen osasun egoerari buruzko zurrumurruak indartu egin ziren azken egunotan, bi asteren buruan bi alditan erietxera joan zela zabaldu baitzen. Ez da osasun arrazoiak direla-eta Japoniako agintariak dimisioa ematen duen lehen aldia; lehen ministro izendatu eta urtebetera, 2007an, kargua utzi behar izan zuen, hesteetako arazoak zirela eta. 2012an, berriro heldu zion Japoniako lehen ministroaren karguari, orain arte. Abe da kargu hori denbora gehien izan duen pertsona.

Taro Aso lehen ministrorde eta Ekonomia ministroak luke aukerarik handiena Abe ordezkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.