Itsaso Gorrirako oliobidea ixteko mehatxua egin dio Al-Baxirrek Hego Sudani

Matxinoak babesteari uzteko «azken abisua» eman die Sudango presidenteak «hegoaldeko anaiei»

Erredakzioa
2013ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Hego Sudango petrolioa Itsaso Gorrira eramaten duen oliobidea «betiko» ixteko mehatxua egin du Omar al-Baxir Sudango presidenteak, hegoaldeko auzoak ez badio iparraldean jarduten duten matxinoak babesteari uzten.

2011n bereizi zen Hego Sudan, eta ordutik bi aldeek ez dute akordiorik lortu petrolioaren kudeaketari buruz. Hegoaldean dago produkzio handiena, baina Itsaso Gorrirako oliobidea Sudandik igarotzen da. Sudango Fronte Iraultzailean bildutako matxino taldeek —eta Hego Sudanek haiei ematen dien babesak— zakartu egin du giroa, eta Um Rawaba eta Abu Kerxola herriei eginiko erasoen ondotik «azken abisua» eman die al-Baxirrek «hegoaldeko anaiei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.