Irango Poliziak asteartean atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko gaztea. Arrazoia, buruko zapia «gaizki jarria» zuela. Egun hartan bertan bihotzeko bat izan zuen Aminik, Teherango komisaria batean, eta ostiralean hil zen, ospitalean. Ordutik, milaka lagunek lau egun daramatzate protestan Irango hainbat hiritan, eta istiluak izan dituzte Poliziarekin.
Protestak Teherango hainbat unibertsitatetan hasi ziren, eta, ondoren, Kurdistanera zabaldu ziren. Hangoa zen Amini, Saghez hirikoa, eta larunbatean egin zioten hileta jaioterrian. Poliziak dozenaka pertsona atxilotu ditu protestetan, eta negar gasa ere erabili du manifestariak sakabanatzeko.
Women of Iran-Saghez removed their headscarves in protest against the murder of Mahsa Amini 22 Yr old woman by hijab police and chanting:
— Masih Alinejad ðŸ³ï¸Â (@AlinejadMasih) September 17, 2022
death to dictator!
Removing hijab is a punishable crime in Iran. We call on women and men around the world to show solidarity. #ÙÂÂ…Ù‡سا_اÙÂÂ…ÛÂŒنÛÂÂŒpic.twitter.com/ActEYqOr1Q
Iranen, legeak emakumezko guztiak derrigortzen ditu buruko zapia janztera 1979tik. Amini Moralaren Polizia deitutakoak atxilotu zuen, eta komisariara eraman zuten, ustez ordubete irauten duen «berreziketa» baterako. Ordu batzuk geroago eraman zuten erietxera, koman.
Gobernu ultrakontserbadorea
Poliziaren arabera, bihotzeko bat izan zuen Aminik, eta bideo bat ere zabaldu zuen bertsio hori zilegitzeko. Hartan, emakume bat ikusten da lurrera erortzen, bat-batean, polizia batekin hizketan ari dela. Aminiren familiak, ordea, ez du baieztatu bideoan agertzen dena hildakoa denik. Gurasoek argi utzi dute ez zuela gaixotasunik atxilotu aurretik.
Hossein Rahimik, Teherango poliziaburuak, gaur goizean esan du «zorigaitzeko gertakari bat» izan dela Aminirena, emakumeari ez zizkiotela tratu txarrak eman, eta ez zutela jo.
Ebrahim Raisi Irango presidenteak, berriz, adierazi du ikerketa zabaldu dutela zer gertatu den argitzeko. Raisiren gobernua ultrakontserbadorea da, eta, azken hilabeteetan, indartu egin du emakumeen janzkeraren gaineko kontrola.