Yvan Colonna preso independentista koman dago oraindik, eta, bitartean, kaleak sutan daude joan zen igandetik. Bart, Aiacciu hiriburuan, justizia jauregiari eraso diote manifestariek. Harriak eta bestelako objektuak jaurti dituzte eraikinaren aurka, eta sute txiki bat sortu dute sarreran.
#BREAKING#FRANCE#CORSICA#CORSE
— loveworld (@LoveWorld_Peopl) March 10, 2022
🔴 FRANCE: VIOLENCE IN FRENCH ISLAND CORSICA AFTER THE ASSASSINATION ATTEMPT OF A CORSICAN MILITANT IN PRISON!#VIDEO PALAIS DE JUSTICE (Courthouse) of #Ajaccio was set on fire by protesters#BreakingNews#YvanColonna#Colonna#PalaisDeJusticepic.twitter.com/hHVj4GXbtY
Horrez gain, burua estalia zuten manifestari batzuek hondeamakina bat lapurtu zuten, eta Credite Agricole banketxeko bulego bat suntsitu zuten.
CORSICA Ajaccio #chaospic.twitter.com/TYrCXfDUCr
— NiCoLeEliSei (@NiCoLeEliSei1) March 10, 2022
Calvin eta Bastian, molotov koktelekin eraso diete Frantziako administrazioaren hainbat eraikinari, eta gutxienez 23 polizia zauritu dituzte. Horrez gain, telebistako kamerari bat eta beste bi pertsona zauritu dituzte.
CORSICA Molotov cocktails launched against the sub-prefecture of Calvi pic.twitter.com/Q87DdWVepk
— NiCoLeEliSei (@NiCoLeEliSei1) March 10, 2022
#Corse
— Charli☀ï¸ÂÂÂÂðŸ¦ÂÂŽ (@CharliB97783485) March 10, 2022
flambée de colère en Corse qui s'amplifient depuis 3 jours suite à un large mouvement de soutien à Yvan Colonna et au ras-le-bol sur l'île / la porte du palais de Justice d'Ajaccio a été incendié et des manifestants ont pu pénétrer dans les locaux pic.twitter.com/rZqJB3hG15
Istiluak igandean hasi ziren, Corti herrian. Colonna presoari eta haren familiari babesa helarazteko, 10.000 lagun inguru atera ziren kalera. Alderdi autonomistek, independentistek eta ikasle mugimenduak deituta egin zuten protesta. Manifestazioaren erdialdean liskarrak izan ziren Frantziako Poliziarekin, eta denera 28 zauritu ziren; horietako 24, protestan ari ziren herritarrak.
Astelehenean, berriz, kolegio eta lizeo batuetan protesta egin zuten, eta sarrerak blokeatu zituzten.
Asteartean, egoera baretzeko keinu bat egin zuen Frantziak: Colonna DPS estatus berezia duten espetxeratuen zerrendatik kendu zuen Jean Castex lehen ministroak.
Baina hori ez da aski izan independentistak baretzeko. Izan ere, berandu da Colonnarentzat. Koman dago martxoaren 2az geroztik. Arlesko espetxeko (Okzitania) beste preso batek eraso egin zion, eta ia hil arte ito zuen. Erasotzailea jihadismoagatik zegoen espetxean, eta esan zuen «profetari birao egiteagatik» jipoitu zuela militante nazionalista.