Israelgo segurtasun egituretako buru ohiek ere bake plana proposatu dute

Mossad, Shin Bet eta armadako arduradun izandakoek presio egin nahi diote gobernuari bake prozesuari ekiteko

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Israelgo 40 eragilek parte hartu dute beste bake prozesu baterako zirriborroa idazten, Benjamin Netanyahuren gobernuari presio egiteko oinarri izango delakoan. Txostenak esaten duenaz harago, egin duten pertsonetan dago berrikuntza; izan ere, horietako batzuk Israelgo segurtasun egituretako buruzagiak izandakoak baitira; besteak beste, Mossaden eta Shin Beten aritutakoak, baita politikan jardundakoak ere. Proposamenaren egileen artean daude, Yaakov Perry eta Ami Ayalon Shin BetIsraelgo Segurtasun Agentziako zuzendari izandakoak; Danni Yatom Mossadeko zuzendari ohia; Amnon Lipkin-Shahak armadako buruzagi ohia; Amram Mitzna Alderdi Laboristako buru eta general izandakoa; Aliza Shenhar Israelek Errusian hiru urtean izan duen enbaxadorea, eta Yuval Rabin, Isaac Rabin atentatuan hil zuten lehen ministroaren semea.

Proposamena

Bakerako israeldarren ekimenaizenarekin aurkeztutako proposamenean inguruko herrialdeetan gertatzen ari diren alda- ketak baliatu beharra nabarmentzen dute, palestinarrekin akordio batera heldu ahal izateko, eta iazko irailetik geldirik dauden elkarrizketa saioei bultzada emateko. Negoziazioak geldirik daude Israelek kokaguneak eraikitzekomoratoria ez luzatzea erabaki zuenetik.

Plana aurretik aurkeztutako hainbaten antzekoa da, batez ere 2002an Bakerako arabiarren ekimena aurkeztu zutenarena.Palestinako iheslariak Israelera itzultzea proposatzen zuen, besteak beste, eta Arabiar Ligak 2007an egindakoak ere hori jasotzen du. Israelek hori dela-eta ez zuen aintzat hartu. Sei Eguneko Gerran (1967) hartutako lurretatik ateratzeko eskaera ere jasotzen du. Estatu palestinarra onartzea, iheslari palestinarrei kalte-ordaina ematea, eta horietako gutxi batzuei euren etxe okupatuetara itzultzeko aukera ematea ere zirriborroan jarri dituzte.

Golango Gainari ere aipamena egiten dio txostenak. Israelek Siriako hego-mendebaldeko eskualdea ere hartu zuen 1967ko gerra. Gaur egun, israeldar kolonoak dira biztanle ia guztiak Golanen, eta Israelgo indarrak handik ateratzeko eskaera jasotzen du txostenak.

Proposamenak ez du oraindik Netanyahuren erantzunik izan. Gaur Alemanian dago Angela Merkel kantzilerrarekin Ekialde Hurbileko egeraz hizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.