Israelgo kolono batek palestinar bat hil du gaur goizean, Zisjordanian. Militarrek esan dute «terrorista bat» Tene Omarim kolonia juduan sartu dela —Hebron hegoaldean—, labana bat eskuan zuela, eta, orduan, tiro egin dio zibil batek, zeina koloniako segurtasun taldeko kide den.
Hilketa sinagoga baten inguruan gertatu da —otoitz egiten ari ziren orduan—, eta, horren ondoren, armadak etxera itzultzeko deia egin die herritarrei. Gerora, Israelgo hedabideek argitaratu dute hildakoa 28 urteko gizon bat dela.
Zisjordanian ere, 178 lagunek hango komunitate batetik atera behar izan dute egunotan, kolono juduen «indarkeriarengatik», besteak beste. Nazioa Batuen Erakundearen Lurralde Palestinar Okupatuetarako koordinatzaile humanitario Yvonne Hellek gaur salatu du Israelen presioak eta eraikinen eraisteak kolpe «handia» direla palestinarrentzat.