Mundua

Israelgo armadak zazpi palestinar hil ditu gaur, horien artean haur bat

2008ko apirilaren 11
17:40
Entzun
Beste egun batez hildakoak izan dira Israel eta Palestinaren arteko gatazkan. Gaur gutxienez zazpi palestinar hil ditu Israelgo armadak Gazako pasabidean, eta horien artean 12 urteko haur bat zegoen: tiroz jota hil dute Bureiko errefuxiatuen gunean. Beste lau pertsona ere han hil dituzte.

Bi ordu lehenago Hamaseko bi ekintzaile hil dituzte airezko eraso batean, Gaza hegoaldean.

Pasa den asteazkenean ekintzaile palestinarrek bi israeldar hil zituzten Nahal Oz pasagunean egindako erasoan, eta gaurko ekintzen helburua palestinar horiek zirela azaldu dute Israelgo armadako iturriek.

Asteazkeneko erasoen ondoren, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak Gazan duten operazio militarrarekin jarraituko dutela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.