Ekialde hurbila

Israelen eta Hezbollahren arteko oldarraldia areagotu egin da azken orduetan

Zenbait eraso izan dira Israelek Beiruten 45 lagun hil izanaren ondorioz, tartean Hezbollahko bi buruzagi. Milizia xiitak Israelen aurkako ehun suziri inguru jaurti ditu, eta bonbardaketekin erantzun dio hark.

Gaur gaueko bonbardaketak Marjaayounen, Libanon. STR / EFE
Gaur gaueko bonbardaketak Marjaayounen, Libanon. STR / EFE
2024ko irailaren 22a
10:30
Entzun

Oldarraldia gero eta nabarmenagoa da Ekialde Hurbilean. Israelek, ostiralean, Hezbollah milizia xiitako bi buruzagi hil zituen Beiruten, eta eraso berean 45 lagun hil zituen gutxienez, Libanoko Gobernuaren arabera. Horri erantzuteko, gaur goizaldean Israelen aurkako ehun suziri inguru jaurti ditu Hezbollahk, baina atzeman egin dituzte gehienak. Berehala etorri zaio buelta: miliziak Libanon dituen zenbait base bonbardatu ditu Israelek, eguna argitu bezain pronto.

Israelgo armadak argi utzi du miliziaren aurkako erasoek jarraitu egingo dutela eta gero eta gehiago izango direla. Atzo ere egin zituen zenbait eraso, Hezbollah suziriak botatzeko prestatzen ari zela jakinda. 

Libanokoa, gainera, ez da Israelgo armadaren fronte bakarra. Gaur gauean, soldadu talde bat Al-Jazeera albiste kateak Ramallahn (Zisjordania) duen egoitzara sartu da; itxi egin du, eta bertako materiala eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.