Gilad Shalit soldadu israeldarra aske geratzeko lehen pausoak ematen hasi da Israel, preso dituen Hamaseko hogei lagunetatik bat aske utzi baitu gaur. Libre utzi duen presoa 15 urteko emakumea da eta ustez labana bat gainean edukitzeagatik eta hilketak egiteko asmoak izateagatik atxilotu zuen Israelek.
Bi aldeen arteko akordioaren arabera, Hamasek Shalit soldadua aske utziko du, Israelek hogei preso horiek libre uzten baditu.
2006ko ekainean ekintzaile palestinarren talde batek Gazako (Palestina) mugaldean bahitu zuen soldadu israeldar hura.
mundua
Israelek preso palestinar bat askatu du, Hamasek haren soldadu bat libre utz dezan
Israel eta Hamasen arteko akordioaren arabera, aurrenak atxilo dituen Hamaseko hogei preso askatzen baditu trukean duela hiru urtetik bahituta duen soldadu israeldarra aske utziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu