munDUA

Israelek Gazaren muga komertzial bat itxi du

Erregaia eta gasa sartzen ziren Nahal Ozko pasotik Palestinako lurraldera.

2010eko urtarrilaren 4a
14:10
Entzun
Gazaren (Palestina) aurka egiten segitzen du Israelek. Urtearen hasieran hango tunel bat bonbardatu bazuen, orain Gazarekin daukan lau muga komertzialetako bat itxi du: Nahal Oz-ekoa, "betiko" itxi ere, Palestinako iturriek jakinarazi dutenez.

Gay Inbat Israelgo Gobernuko Defentsa Ministerioko bozeramaileak ez du egiaztatu albistea, baina "segurtasun arrazoiengatik" hala egitea aztertzen ari direla esan du.

Erregaia eta gasa sartzen ziren Nahal Oztik Palestinako lurraldera -Gaza hiriaren ekialdean dago-. Hemendik aurrera gasolina eta sukalderako gasa Kerem Shalom-eko mugatik sartuko dira, Gaza hego-ekialdetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.