Batez ere azken bi urteotan areagotu dira islamofobia kasuak Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorean. Theresa May buruzagi zenean,toryek ofizialki onartu zuten bazirela kasuak, baina ez zuten arazotzat jo, «gutxi» zirela argudiatuta. BBCk atzo jakinarazi zuenez, beste hogei kasuren berri izan du buruzagitzak.
Alderdikide batzuek islamaren eta musulmanen aurkako mezuak idatzi eta zabaldu zituzten sare sozialetan, eta, horren ondorioz, buruzagitzak erabaki du horien kidetza behin-behinean etetea.
Islamofobia kasu gehiagoren berri eman dute toryek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu