Izaera teknikoarekin sortu zuten IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, 1957an. 171 estatu dira horren kide, eta elkarlan tekniko eta zientifikoa bultzatzen du energia nuklearraren inguruan. Behatzaile eta egiaztatzaile rola du arlo militarrean, arma nuklearrik gabeko mundu bat sustatzeko; horregatik, garrantzi berezia hartu du nazioarteko politikan, bitartekari izan baita Irango auzi nuklearra bide diplomatikoetatik konpontzeko. Yukiya Amano zuzendariaren lidergopean garatu du rol hori, eta, atzo, ezustean, Amano zendu dela jakinarazi zuen IAEAk.
Amano 1947an jaio zen, Japoniako Yugawara hirian. 2009an izendatu zuten IAEAko zuzendari, eta erronka nagusi bati heldu zion hasieratik: Irango auziari. Haren bitartekaritzak berebiziko garrantzia izan zuen 2015eko akordioa lortzeko. Ituna kolokan dagoen honetan zendu da, Persiar golkoan tentsioa zeharo gaiztotu denean.
HILBERRIA. Yukiya Amano
Irango auzi nuklearraren bitartekaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu