IRA Berriak bere gain hartu du Omagheko erasoa

2023ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Herenegun gauean Derryko (Ipar Irlanda) pareta batean itsatsitako afixa baten bidez, IRA Berriak bere gain hartu du joan den asteazkenean PSNI Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuko inspektore baten kontrako erasoa.

Egun horretan, polizia bat larri zauritu zuten Omagh herrian, haren kontra hamar tiro eginda. Une horretan ez zen lanean ari; kirolgune baten ondoan zegoen, eta bi gizonezkok eraso egin zioten. Tokian bertan artatu zuten larrialdi zerbitzuek, eta egoera larrian eraman zuten ospitalera; han jarraitzen du. Sei lagun atxikita daude, gertaturikoarekin zerikusia dutelakoan.

Ipar Irlandako ordezkari politiko guztiek gertatutakoa gaitzetsi dute egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.