Ipar Irlandako hilketa bategatik inputatu dute Erresuma Batuko soldadu ohi bat
BELFAST. Ipar Irlandako auzitegi batek Erresuma Batuko soldadu ohi bat inputatu du 1974an Armagh konderrian zibil bat tiroz hiltzea leporatuta. Iragan asteartean atxilotu zuen Poliziak Ingalaterran, eta Ipar Irlandara eraman zuten galdekatzera. Baldintzapean aske utzi dute. Dennis Hutchins izena du militar ohiak, eta 73 urte dauzka gaur egun. John Pat Cunningham 27 urteko gaztea hiltzea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu