Desberdintasun sozialak lekuguztietan daude. Ipar-hego oposizioa hautsi nahi dugu, eta gizarteari ikusarazi arazo gehienak globalak direla, eta baita irtenbideak existitzen direla ere». Horiek dira aurtengo Munduko Gizarte Foroaren (MGF) helburuak, Raphael Canet ekitaldiaren koordinatzailearen arabera.
Gizarte zibilak nazioarteko arazo nagusiei irtenbidea bilatzekoegiten duen batzarrik garrantzitsuena da Munduko Gizarte Foroa. Urtero antolatzen duteneoliberalismoaren eta globalizazioaren aurkako gizarte eragileek. Lehenbizikoa Brasilen antolatu zuten, 2001ean, eta 12.000 parte hartzaile inguru izan zituen.
Orain arte, hego hemisferioko garapen ekonomiko urriko herrialdetan bildu dira beti. Aurten, ordea, Quebecen (Kanada) egin dute, lehen aldiz iparraldeko herrialde aberats batean, eta50.000 lagun baino gehiago bildu ditu. Ipar hemisferioramugitzeko erabakia, antolatzaileenarabera, «ipar-hego dikotomia» deuseztatzeko hartu dute.
Astelehenean hasi zen MGF, aldarrikapenez betetako martxa erraldoi batekin, ohikoa den bezala, etabihar arte iraungo du. Bertan, 1.500 ekintza inguru egin dituzte: besteak beste, hitzaldiak, tailerrak, kultur ekitaldiak, ikuskizun artistikoak... Eta gai askotarikoaklandu dituzte, guztiak gaur egungoglobalizazio ereduaren aurkako ikuspegi batekin lotuak: ekonomia solidarioa, diskriminazioa, ingurumena,gizaeskubideak,demokratizazioa... Foroak ideologia anitzeko mugimenduak biltzenditu, eta «mota guztietako iritziak onartzen dituen esparru ireki» gisa definitzen dute antolatzaileek. Hala ere, espero zitekeenez, neoliberalismoaren aurkako ezkerreko mugimenduak erakartzen ditu batez ere.
Kanadako Sindikatu Nazionalen Konfederazioa (CSN) da MGFn presentzia handia duen sindikatuetako bat. 325.000 bat kide ditu, eta herrialdeko garrantzitsuenetako bat da; Quebecen duindarrik handiena. NathalieGuay CSNko nazioarteko harremanen arduraduna da. Mundu osoko sindikatuekin harremanak sendotzeaz arduratzen da. Honela azaldu dio BERRIAri foroaren funtzionamendua: «Sindikatu guztiek, mugimendu sozialekin batera, elkarrekin egiten dugu lan, hitzaldiak eta mota askotako ekintzak antolatuz. Foro honetatik ekintza plan eta estrategia batzuekin ateratzea da asmoa, eta datozen hilabeteetan praktikan jarriko ditugu. Mundu mailako kanpainak egitea litzateke horren adibide bat».
Austeritate politika jopuntu
Guayren ustez, sindikatuak gehien kezkatzen dituen gaietako bat austeritate politikena da. Kanadan eta batez ere Quebecen austeritatearen aurkako «borroka garrantzitsu» bat egon dela adierazi du.Osasun eta hezkuntza publikoak jaso dituzte politika horien ondoriorik latzenak.Guayk merkataritza libreari buruzko hitzaldi bat eman du foroan: «Austeritatearekin lotura estuadu honek; izan ere, botere ekonomikoeksinatutakoakordioek austeritatea iraunkorra izatea ahalbidetzen dute».
CSNko kideak, halaber, uste du «lurralde garapenean parte hartzeko baliabideak» kentzen dizkiola austeritate politikak gizarteari. Baliabide gutxi dauzkan gizarte sektorearieragiten dio batez ere, baina, «zoritxarrez», badago gizartearen zati inportante bat zerbitzu pribatuak eskatzen dituena, ordaintzeko arazorik ez duena. «Horrek sekulako kaltea egiten dio zerbitzu publikoen sareari eta, ondorioz,botere ekonomiko urria duen biztanleriari».
Egun indarrean dagoen globalizazioak ondorio «oso kaltegarriak» ditu Guayren iritziz, arlo guztietan: ekonomikoan, sozialean, naturalean, etab. «Agintaritza bat dago munduan gutxiengo boteretsu baten interesen alde egiten duena, aberatsenenalde. Haien helburua giza eta natura baliabideak ahalik eta gehien esplotatzea da, aberasten jarraitzeko, estatusa mantentzeko. Eta horrek munduko biztanleriaren gehiengoa pobrezian egotera zigortzen du». MGFk joera horren aurkako mugimendu indartsu bat koordinatu nahi du, ekinaldiak martxan jarriz globalizazio justuago bat lortzeko. Haladio MGFren leloak: Beste mundu bat beharrezkoa da.
Euskal Herriko ordezkariak
Euskal Herriko hainbat ordezkarik parte hartu ohi dute urtero MGFn. Mikel Noval ELAko kidea da ekitaldira bertaratu diren euskal herritarretako bat. Bere sindikatukoekbost-seimintegitan parte hartu dutela adierazi du, eta bi helburu nagusirekin joan dira: munduko beste sindikatu eta eragileekiko harremanak sendotzea eta TTIPen moduko akordio komertzialen aurka egingodiren mobilizazioetan parte hartzea. Halaber, hainbat mintegitara joan direla adierazi du: «Batez ere guk planteatzen ditugun esparruetan: merkataritza akordioak, klima aldaketa, prekaritatea, Sahara etaPalestina, herrien autodeterminazioa...». Laura Gonzalez de Txabarri ere ELAkoa da, eta mintegi batean hitz egin zuen asteazkenean, 1.000 lagunen aurrean, Europako gobernuen austeritate politikak salatzeko, Euskal Herrikoak barne.
Autodeterminazioaren inguruko mintegietan, «ohikoa» da Euskal Herriaren eta munduko beste herri zapalduen egoerari buruz hitz egitea, eta are gehiago foroa Quebecen izanda. Novalen esanetan, «Euskal Herriak dituen arazoetako asko mundu osoan dauden arazo berak dira», eta, horregatik, garrantzitsutzat jotzen du nazioarteko eragileekin elkarlana sustatzea.
«Ipar-hego oposizioa hautsi nahi dugu»
Dozenaka mila lagun bildu ondoren, Munduko Gizarte Foroa bihar bukatuko da, Quebecen. Egitasmo alternatiboa da, eta neoliberalismoan oinarritutako globalizazio ereduaren aurka dauden mundu osoko eragile sozialak erakartzen ditu urtero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu