Quim Torra Kataluniako presidenteak inpartziala ez izatea egotzi dio Jesus Maria Barrientos Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari. Torra hilaren 25ean eta 26an epaituko dute auzitegi horretan, eta Barrientos egongo da epaimahaian.
RAC1ek eman du Kataluniako presidenteak aurkeztu duen idatziaren berri. Bertan, Torrak dio «inpartzialtasun falta larria» duela auzitegiko presidenteak, prozesu independentistari buruz jendaurrean egindako adierazpen eta keinuei erreferentzia eginez: «Epaile bati exijitzen zaio bere iritzia ez ezagutaraztea, [...] hori egiteak inpartzialtasunari eragiten baitio».
Inpartzialtasunik eza egotzi dio Torrak epaile bati
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu