Independentziaren aldeko joera izango da nagusi galdeketan, inkesta baten arabera

2014ko urriaren 31
15:04
Entzun

CEO Kataluniako Iritzi Zentroak eginiko inkesta baten arabera, Katalunia estatu indepenente izatearen aldeko joerak botoen %49,4 eskura dezake azaroaren 9ko galdeketan. Kontsulta horrek bi galdera izango ditu: ea herritarrek Katalunia estatu izatea nahi duten, eta, baietz bozkatzekotan, estatu horrek independentea izan behar al duen.

Bi itaunei baiezkoa erantzuten dietenak %49,4 lirateke, CEOren arabera; estatu bai baina independente ez izatea nahi dutenak %12,6 lirateke, eta estatu ere ez izatearen aldekoak, berriz, %19,7. Gainerakoek (%18,3) ez dakite zer erantzun.

Hauteskundeen inguruan ere galdetu du CEOk. ERC izango litzateke indar nagusia, 38-39 parlamentari lortuta. CiUk, ordea, 32-33 eskuratuko lituzke. Podemosek ordezkaritza izango luke Kataluniako Parlamentuan (10-11), eta PSCk 14-16 izan litzake. PPri 11-13 parlamentari eman dizkio CEOk inkestan, eta ICV-EUiA, Ciutadans eta CUPi 8-9.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.