CHISINAU. Ukraina eta Moldavia artean dagoen aitortzarik gabeko estatu bat da Transnistria, eta, hain zuzen, hango presidente Vadim Krasnoselskek eskatu zuen, atzo, aitor diezaiotela independentzia «modu baketsu batean». Negoziazio bideak zabaldu nahi dituztela azpimarratu zuen Krasnoselskek. Haren esanetan, nahiago dute horretarako borrokarik ez hasi.
Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak eta Amnesty Internationalek baieztatu zuten, atzo, Errusiako armadako soldaduek gehiegikeriak egin zituztela, martxoan, Kiev hartu nahi zutenean; besteak beste, hilketak eta bortxaketak.
Independentzia aitortzeko eskatu du Transnistriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu