Ezbeharra

Iñaki Baskaran gaztearen gorpua aurkitu dute Chicago ibaian, AEBetan

Elias Baskaran pilotariaren biloba zen 23 urteko gizona. Halloween gauean desagertu zen, eta familiak igandean salatu zuen hura falta zela.

Iñaki Baskaran, haren ingurukoek zabalduriko irudian. BERRIA
Edu Lartzanguren.
2021eko azaroaren 6a
11:19
Entzun

Ia astebete eman dute Chicagon (AEB) Iñaki Baskaran jatorri euskalduneko 23 urteko gaztearen bila. Azkenean, haren gorpua topatu dute Chicago ibaian.

Halloween gauean ikusi zuten Baskaran azken aldiz, larunbateko 11:30ak aldera, River North auzoko Celeste tabernatik ateratzen. Lagunei mezu bat bidali zien, esanez berehala itzuliko zela tabernara, haren aita Jose Baskaranek Illinoiseko prentsari esan dioenez. Lagunek idatzi zioten 12:15ean, baina gazteak ez zuen mezua irakurri.

Astelehenean 100 pertsona baino gehiago bildu zen gaztea azkenekoz ikusi zuten lekuan, bilaketari ekiteko.

Azkenean, ostiral gauean topatu zuten haren gorpua, Chicago ibaian.

Elias Baskaran pilotariaren biloba zen gaztea, Illinoiseko Ubibertsitatean ikasi zuen, eta publizitatean aditua zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.