Vatikanoa

Ilara luzeak Benedikto XVI.a azken aldiz agurtzeko

Hiru egunez egonen da zabalik Done Petri basilika, eta 35.000 lagun inguru joango direla kalkulatzen da.

Benedikto XVI.a agurtzeko ilarak. MASSIMO PERCOSSI / EFE
Isabel Jaurena.
2023ko urtarrilaren 2a
10:39
Entzun

Goiz-goizetik, ehunka pertsona zain zeuden Vatikanoko Done Petri basilikara sartzeko, Benedikto XVI.a aita santu emerituari azken agurra egiteko. 09:00etan ireki dituzte ateak, eta 19:00ak arte egonen dira zabalik. Bihar eta etzi, berriz, 07:00etatik 19:00etara egonen da basilikara sartzeko aukera. Orotara, 35.000 bisitari inguru egonen direla espero dute.

Ikusi gehiago:Benedikto XVI.a hil da, polemikaz beteriko agintaldia izan zuen aita santu emeritua

Aita santu emeritua zendu berritan, kapera pribatu batean izan dute gorpua, eta han hurbileko jendeak izan du agurtzeko aukera. Basilika ireki baino lehenago, gainera, liturgia pribatu bat egin dute zenbaitek. Giorgia Meloni Italiako gobernuburuak, adibidez, bertan parte hartu du.

Benedikto XVI.a aita santu emerituaren gorpua. VATIKANOA

Hileta elizkizuna ostegunean izanen da, Done Petri plazan, 09:30ean. 60.000 lagun inguru joango direla uste dute. Bertan izanen dira bai Italiako eta bai Alemaniako –aita santu emerituaren jatorrizko herrialdea– agintariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.