Ikertu egingo dituzte Maza epailearen heriotza dela-eta egindako hainbat txio

PPko buru Xavier Garcia Albiolek iraingarritzat jo ditu sare sozialetan egindako hainbat aipu.

jarraia147088.jpg
2017ko azaroaren 20a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Justizia ministro Rafael Catalak iragarri du txio horietan "delitu zantzurik" izanez gero, kereilak aurkeztuko dituztela. Jomuga gehiago zehaztu du Xavier Garcia Albiol buruzagi popularrrak eta Arran gazte erakundearen jarrera salatu du esanez "nazkagarria" dela inoren heriotza "ospatzea".

Arran gazte erakundeak txio bat zabaldu zuen larunbatean non fiskalburuaren irudia buruz behera ageri den.

Albiolen ohartarazpenaren ondotik, beste txio bat zabaldu du plataformak:

Podem alderdiak ere neurriak iragarri ditu Cristian Fernandez alderdikidearen aurka, hark Mazaren heriotzaren harira RIP idatzi eta topa baten irudia zabaldu zuelako. Fernandezek, baina, zehaztu du zenbait kulturatan topa egitea "errespetuzko keinua" dela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.