Atef Abu Saif Jabaliako iheslari esparruan jaio zen, Gazako zerrendan, 1973an. Birzeiteko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta maisutza ere egin zuen Bradfordeko Unibertsitatean. Politika eta Gizarte Zientzietako doktoretza egin zuen Florentzian, Europako Institutu Unibertsitarioan. Bost nobela idatzi ditu: Itzalak memorian (1997), Uzta gauaren ipuina (1999), Elur bola (2000), Paradisuko mahats gazia (2003, 2006) eta Bizi bat airean (2014), zeina Arabierazko Fikzioaren Nazioarteko Sarirako hautatu baitzuten 2015ean. Bi ipuin liburu ere argitaratu ditu: Dena normal dago (2004) eta Bizitza oraindik: Gazako garai baten istorioak (2013).
Politikari buruzko liburu batzuk ere idatziak ditu. Kolaboratzaile aritzen da zenbait egunkari eta aldizkari palestinar eta arabiarretan. 2014an, Gazako liburua editatu zuen, Comma Press-en Hiria Irakurri sailaren parte zen liburu bat, Gazako zerrendako hamar idazle garaikideren ipuinak bildu zituena. 2015ean, Arabierazko Fikzioaren Nazioarteko Sarirako hautatu zuten. 2018an, eleberri arabiarrik onenaren Katari saria irabazi zuen, idazle gazteen kategorian. 2015ean, Gazako 2014ko gerrako bere egunerokoak argitaratu zituen: Droneak nirekin batera jaten du: Gazako eguneroko bat (Comma Press). Molly Crabapplek honela deskribatu zuen liburua: «Gerra literaturako klasiko moderno bat». Arabieraz eta ingelesez idazten du.
2019an, Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro izendatu zuten. Zisjordanian bizi da orain, baina erasoa hasi zenean Gazako zerrendan zegoen, familia bisitatzen, eta han gelditzea erabaki zuen. Urriaren 7tik, eguneroko bat idazten ari da.
SOSLAIA. Atef Abu Saif
Idazle bat gerren artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu