Hong Kongen jada ez da derrigorrezkoa COVIDagatik maskara erabiltzea

2023ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HONG KONG. COVIDagatik maskara leku itxietan zein kanpoan erabiltzeko obligazioa eduki dute Hong Kongen 2020ko uztailetik, baina neurri hori bertan behera utzi zuen atzo hango gobernuak. John Lee Ka-chiu gobernuburuak iragarri zuen hiria «normaltasunera» itzuli dela erakusteko mezu bat dela, finean. Nolanahi ere, gaizki aireztatutako leku itxietan maskara erabiltzen segitzea gomendatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.