Agerraldi bat egin du François Hollande Frantziako presidenteak 11:00etan, jakinarazteko polizia operazio bat martxan dela asteazkenean Charlie Hebdo aldizkariaren kontra eraso egin zuten bi susmagarriak atzemateko. Hollandek esan du Frantzia "shock" egoeran dagoela, eta jakinarazi du atentatu saioak saihestu dituztela azken asteetan: "Dena egin behar dugu gure herritarrak babesteko".
Frantzia "berme bat" dela adierazi du Hollandek, eta konfiantza azaldu du: "[Frantziak] batzeko gaitasun handia erakutsi izan du". Igandean Europako Batasuneko estatu kideetako barne ministroak elkartuko direla jakinarazi du.