Hogei pertsona hil dira Txaden, nekazarien eta abeltzainen arteko borroketan
N'DJAMENA. Gutxienez hogei pertsona hil dira azken egunetan Txad hegoaldean, nekazarien eta abeltzainen arteko borroketan, Al Wihd albiste agentziak atzo jakinarazi zuenez. Azken urteetan, borroka horiek ugaritu egin dira, baliabideen kontrola bereganatzeko lehian. Saleh Kebzabo behin-behineko lehen ministroak adierazi zuen duela zenbait aste neurri batzuk hartu dituztela egoerari aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu