Austriako Gobernuak iragarri du polizia etxe bilakatuko dutela Adolf Hitlerren jaiotetxea. 2016. urtean desjabetu zuten eraikina, argudiatuta «santutegi» bilakatua zela eskuin muturreko mugimenduentzat.
Baina guztiak ez datoz bat erabakiarekin. Guenter Schwaiger zinema zuzendariak salatu du gobernuak hartutako erabakia bat datorrela Hitlerren nahiarekin, eta azalpenak emateko eskatu du.
Hitlerren jaiotetxea polizia etxe bilakatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu