Hiru urteko espetxe zigorra berretsi diote Sarkozyri

Frantziako presidente ohiak aukera izango du zigorra etxean betetzeko, eskumuturreko elektronikoarekin

Nicolas Sarkozy eta Emmanuel Macron, Parisen. MICHEL EULER / EFE.
2023ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
PARIS. Parisko Apelazio Auzitegiak berretsi egin zuen atzo duela bi urte Nicolas Sarkozy presidente ohiari ezarritako zigorra. Hiru urteko espetxealdia ezarri diote estatuburu izandakoari, baina haietako bi ez ditu bete beharko. Geratzen den urtebetea ere ez du espetxean igaro beharko; izan ere, auzitegiak etxean egiteko aukera eman dio, eskumuturreko elektronikoarekin. Bismouth auzia esaten diote auzi honi, 2014an jakin baitzuten Frantziako presidente ohiak beste linea bat zuela kontratatua Paul Bismouth izena erabilita; zenbaki hori erabili zuen abokatuarekin gaiari buruz hitz egiteko, akusazioaren arabera. Sarkozyk iragarri du Frantziako Kasazio Auzitegira joko duela.

Estatuburu ohia 2021eko martxoan zigortu zuten, 2014an—presidentetza utzi eta bi urtera— egindako delitu batengatik. Haren abokatu Thierry Herzogi eta Kasazio Auzitegiko epaile izandako Gilbert Aziberti ere zigor berberak jarri zizkieten. Epaileek frogatutzat jo zuten Sarkozyk zin egin ziola Aziberti ahal zuena egingo zuela Monakoko postu garrantzitsu bat lor zezan hark, trukean berari buruz sekretupean zegoen informazio bat helarazten bazion.

Sarkozyk jakin nahi zuen zertan zen 2007ko presidentetza hauteskundeetako kanpainaren ikerketa, finantzaketa irregularrari buruzkoa eta bere kontrakoa. Ustez, garai hartan eskuindarren hautagai izan zenari dirua eman zion Muammar Gaddafi Libiako agintaria zenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.