Mundua

Hiru eskalatzaile alemaniar bahitu dituzte Kurdistanen

Turkiaren arabera, PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren gerrilla taldeak hartu ditu gatibu.

2008ko uztailaren 9a
15:38
Entzun
Ustez PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren adar armatuak hiru eskalatzaile alemaniar bahitu ditu Ararat mendian, Ipar Kurdistanen (Turkiaren menpe). Turkiako Gobernuaren ordezkari Mehmet Cetinen esanetan, atzo bahitu zituzten hirurak, eta hamahiru eskalatzaileko taldea osatzen zuten.

PKK 1978an sortu zuten Abdula Oçalanek eta beste ekintzaile kurdu batzuek, eta 1984an ekin zion borroka armatuari, Turkiak okupatzen duen Kurdistango zatian. Turkiak kurduen giza eskubideak nahiz nazio eskubideak errespeta ditzala exijitzen du gerrillak, eta Ankarako gobernuaren aldetik kurduek jasaten duten zapalkuntza eta nortasunaren ukazioa salatu izan du maiz. Hainbat talde politikok eta giza eskubideen aldeko erakundeek antzeko salaketak egin izan dituzte.

Turkiako armadaren eta PKKren arteko borroketan milaka lagun hil dira azken hamarkadetan. 1990eko hasieran gerrillak zenbait turista eta eskalatzaile bahitu eta askatu zituen Ipar Kurdistanen.

Ararat mendiak esanahi berezia du Biblian sinesten dutenentzat, eurite handia-ren ondotik hantxe geratu baitzen Noek eraikitako ontzia. Mendia oso militartua dago, eta Turkiako soldaduek patruila eta postu ugari dituzte han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.