Katherine Johnsonek (White Sulphur Springs, AEB, 1918) hainbat hesi hautsi zituen NASAn lan egin zuen bitartean: lehen ingeniari emakume eta beltzetako bat izan zen, eta, besteak beste, 1969an Apollo11-k Ilargira heltzeko egin beharreko ibilbidea kalkulatu zuen. Horrez gain, 1970ean Apollo13-a lurrera itzultzen lagundu zuen. Johnson atzo hil zen.
John Gleen astronautak honako hau adierazi zuen Johnsonen lanaz Ilargira joan aurretik: «Berak badio onak [kalkuluak] direla, prest nago joateko».
NASAn, konputagailu gisa ezagutzen zituzten hura eta haren lankideak, eta, hamarkada luzez itzalpeko lana egin zuten arren, aurreko hamarkadan ezagun egin ziren publikoarentzat, Hidden Figures filmari esker. Johnsonek esan izan zuen «okupatuegia» zegoela arrazismoaz kezkatzeko.
Trebea zen zenbakiekin, eta 15 urte zituela sartu zen West Virginia State Unibertsitatean, gerora unibertsitate horretan graduondoko lehen ikasle beltzetako bat izateraino; 1937an doktoretza eskuratu zuen Matematiketan.
Johnsonek esana zuen «oso harro» zegoela Ilargirako lehen misioan emandako laguntzaz —kalkuluez arduratu zen—. Finean, gizakia Ilargira iristeko lanetan ezinbesteko rola izan zuen.
HILBERRIA. Katherine Johnson
Hesiak hautsi zituen NASAn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu