ALEMANIA

Herritarrak jatorriagatik bereizita

2005eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
da Schleswig-Holsteingo mendebaldeko kostan igarotzen dutenturista askoren ustez, ezohiko irudia da hangoa: Ipar Frisiako hainbat eskualdetan seinaleak bi hizkuntzatan daude; adibidez, Bredstedt beltzez, horiaren gainean, eta, horren azpian, Braist, Ipar Frisiako aldaeran. Alemaniar askok ez dakite Alemanian lau gutxiengo nazional daudela. Ipar Frisian 40.000 biztanle inguru daude, eta 10.000 inguruk frisiera hitz egiten dute. Aspalditik, euren hizkuntzaren onarpena aldarrikatu dute. Beraien ahaleginak erantzuna izan du: Frisieraren Legea onartu dute.

«Eredu edo jarraibide bat ezartzeko», 2004ko azaroaren erdialdean frisiera aztertzeko Schleswig-Holstein eskualdeko legeez mintzatu zen Ingwer Nommensen, Risem-Lonhamgo (Risum-Lindholm) frisieraren batzordeko presidentea. «Ipar Frisian frisierak eskubide berberak dituela jendaurrean adieraztea da gure helburua», esan zuen Nommensenek. Frisiako koloreek (horia-gorria-urdina) ere ofizialak izan behar dute idazpuruetan, eta udaletxeetan Schleswig-Holstein eskualdeko bereizgarrien azpian agertu behar dute. Ipar Frisiako Institutuak eta gutxiengo frisiarraren Nordfriisk-Instituut erakunde zientifikoek baloratu egin dute legea, mugarri izateagatik. 1000 urte inguru daramate frisiarrek Schleswig-Holstein eskualdean; bi txandatan etorri ziren Ipar Itsasoko kostako hegoaldekoberen kolonizazio gune naturaletik. Lehenik, VII. mende arte, Sylt, Foehr, Amrum eta Helgoland irlak kolonizatu zituzten. XI. mendetik aurrera lehorreko lurrak ere sistematikoki bereganatu zituzten frisiarrek; aintzirak ere landagarri egin zituzten. Ez dago Ipar Frisiako erakunde ofizialik, guztia uniformatuko lukeenik. Era berean, ez da eskualde osoan zentro politiko, zientifiko edo kultural karismatikorik. XIX. mendetik turismoa heldu arte, nekazaritza izan da eskualdeko sektore ekonomiko garrantzitsuena; Ipar Frisiako paisaia ikusgarriak, ordea, ordezkatu egin du hori.

Gutxiengoen inguruko politika eskizofrenikoa

Gutxiengo nazionalak Alemaniako pasaportea daukaten eta haien arbasoek bizilekutzat hartu zuten lurraldean bizi diren herritarrak dira. Haiek ez dira arazo politiko Alemanian, eta kulturaren inguruko gaien ardura eskualdeek (lander) dute.

1992an Gobernu Federalak Europako Batzordearen Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna sinatu zuen. Horiek berrestea Kohlen gobernuari zegokion. Baina bera ordezkatu zuen gobernu gorri-berdearen esku utzi zuen 1998an berretsi zuen. Atzeratzeko arrazoia izan zen ez ziela gutxiengo autoktono izaera eman nahi sinti eta roma (ijito) komunitateei. Eslaviar, daniar eta frisiar ordezkaritzek nabarmendu zuten, ordea, sintiak eta romak ere XIV. mendetik bizi zirela Alemanian, nazien genozidioak harrapatu zituela eta itunean sartu behar zutela. Ituna 1999ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta, besteak beste, Alemaniako Errepublika Federalerako batzorde bat sortu zen; egun Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoarekin elkarlanean aritzen da, Bruselan.Izan ere, Alemaniako gutxiengoen alde egitea kontraesankorra da, eskizofrenikoa ez esateagatik. Adostu ezinezko gaia da eslaviarrak, daniarrak, frisiarrak, eta sinti eta roma taldeetako herritarrak tratatzeko modua; Gobernu Federalak gutxiengo nazional gisa onartu nahi ditu, eta, bitartean, beste zenbait herritar poloniarrak, turkiarrak, kurduak, vietnamdarrak, tamilak edo beste hainbat ez alemaniar bezala daude Alemanian. Zuzenbide zibilak eta boto eskubideak diotena debekatuta dute, eta alemaniar herritartasuna murritz aplikatzen da. Alemaniako gutxiengo nagusia turkiarrena da (1,8 milioi inguru), baina ez da kontuan hartuko. Gainera, azkenaldian, integrazioaren inguruko eztabaida gogorra eta arrazista piztu da Alemanian. Indar kontserbadoreak nabarmendu dira eta haien tesia da alemaniartzat jotzeko gutxiengoek beren kultur eta nortasunari uko egin behar diotela, kultura alemaniarra asimilatzeko.

Banaketa

Alemaniako Errepublika Federaleko ez alemaniarrak 7,34 milioi inguru dira; horrek biztanle guztien %9 suposatzen du. Gutxiengo nazionalen ehunekoa, berriz, %0,26 da.

Gutxiengo daniarra osatzen duten herritarrak 50.000 inguru dira. Flensburgen, Schleswigen eta Husumen dira nagusi; komunitate gehienak Alemaniaren eta Danimarkaren arteko mugaren hegoaldean, eta Schleswigen hego-mendebaldean bizi dira.Sintiak XIV. mendetik XV. mendera bizi izan ziren alemaniar hizkuntzako lurraldean. Ijitoak (roma) geroago egin ziren bertako. Alemanian 70.000 inguru sinti eta ijito daude.Frisiarrak Schleswig-Holstein iparraldean eta Saxonia Beherean bizi dira. Jatorri frisiarra eduki nahi dutenak eta, noski, euren burua Ipar Frisiakotzat dutenak 50.000-60.000 dira.Eslaviarrak Eslovakiakoak dira, eta VII. mendearen inguruan kokatu ziren Lausazian. Gaur egun 60.0000 serbiar inguru daude. Serbiarren bi heren Saxonia ekialdean bizi dira. Serbiarren beste herena Lausazia Beherean bizi da, Brandenburgo hego-ekialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.