•Balearrak. Eskoletan irakaskuntza orduen %50 egin behar dute, gutxienez, katalanez. Zentro bakoitzak erabakitzen du gutxiengo horretatik aurrera zenbat ordu egin.
•Katalunia. Hezkuntza eredu bakarra katalanezkoa da. Gaztelerak astean bi eta hiru ordu bitartean hartzen ditu.
•Valentzia. Bi hezkuntza ereduren artean aukeratu dezakete ikasleek. Batean katalana da hizkuntza nagusia, eta bestean, aldiz gaztelera.
•Katalunia iparraldea. Frantziako Konstituzioak katalana hizkuntza ofizialtzat onartzen ez duen arren, La Bressola erakundeak hezkuntza eredu katalana darabil Katalunian iparraldean.
•Andorra. Hizkuntza ofizial bakarra katalana da herrialde horretan, baina hiru hezkuntza eredu ditu: andorratarra, espainola eta frantziarra. Lehen ereduan katalana da hizkuntza nagusia, eta besteetan gaztelera eta frantsesa.
Herrialde Katalanetako hezkuntza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu