Hego Sudango matxinoek bake akordioa urratzea leporatu diote presidenteari
JUBA. Hego Sudango bake akordio ahula arriskuan jarri du Salva Kiir presidenteak hartutako azken neurriak, presidenteorde kargutik kendu baitu Riek Machar matxinoen buruzagia. «Ez da soilik bake akordioa urratzea, bake akordio osoa lurperatzea baizik», adierazi du James Gatdet Dakek, Macharren bozeramaileak. Kiirren eta Macharren arteko desadostasunen ondoren piztu zen gerra, 2013an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu