Hego Sudango independentzia errealitate bat dela adierazi du Al Bashirrek

Erreferendumaren emaitzak helarazi ditu presidenteak; herritarren %99k babestu dute baiezkoa

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
«Hegoaldearen zatiketa errealitate bat da; herritarren %99k egin dute baiezkoaren alde». Omar al Bashir Sudango presidenteak erreferendumaren osteko aurreneko agerraldia egin du, emaitza sostengatuko duela adierazteko: «Emaitza edozein izanda ere onartu egingo dugu; banaketa izan edo batasuna izan». Erreferendumerako Batzordeak otsailaren 7an jakinaraziko ditu behin betiko emaitzak, baina jada aurreratu du herritarren %98,7k bozkatu dutela baiezkoaren alde eta izandako «irregulartasun txikiek» ez dutela emaitza baldintzatuko.

Hego Sudanen hilaren 9a eta 15a bitartean egin zuten independentziarako galdeketa, iparraldearen eta hegoaldearen arteko gerra zibila amaitzea ahalbidetu zuten bake akordioetan hitzartutakoa betez. Uda garaian gauzatuko litzateke autodeterminazioa.

Tunisiako egoera ere hizpide izan du presidenteak; izan ere, azken egunotan gero eta irmoagoak dira haren aurkako kritikak. Al Bashir 1989tik dago agintean, eta oposizioak behin baino gehiagotan salatu du haren errejimena. Herritarrek hare kontra egingo balute, baina, ez lukeela alde egingo adierazi du Al Bashirrek: «Herriak ez gaituela nahi jakitean boterea utzi egingo dugu inork joan gaitezela esan gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.