Hego Osetiak «lehen urratsa» egin du Errusiako Federazioarekin bat egiteko. De facto independentea da, eta herrialdeko komisio batek erreferendum bat egiteko eskaera aurkeztu zuen atzo eskualdeko Hauteskunde Batzordean. Hego Osetiako Gobernuaren arabera, eskualdeko historiako presidente guztiek sinatu dute eskaera. Georgiarentzat, aldiz, «onartezina» eta «legez kanpokoa» da galdeketa.
Anatoli Bibilov Hego Osetiako presidenteak «balio handia» eman dio erreferendumari: «Errusiarekin bat egitea da gure helburua, gure herriaren nahia». Osetia «zatituta» dagoela gogorarazi zuen, Ipar Osetia-Alaniari zuzenduta; Errusiaren parte da. Moskuk 2008an onartu zuen bi eskualde horien independentzia.
Hego Osetiak galdeketa egiteko eskaera aurkeztu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu