Hego Korea

Hego Koreako oposizioko alderdi nagusiaren liderrari labanaz eraso diote, lepoan

Haren jarraitzaile baten gisara jantzitako gizon batek labana sartu dio lepoaren ezkerraldean, ekitaldi publiko batean. Odol asko galdu du, eta ebakuntza bat egin behar izan diote.

(ID_13462228) SOUTH KOREA POLITICS PARTIES
Lee Jae-myung mikrofonoarekin, Busango aireportuan egin duen ekitaldian, erasoa jasan baino lehentxeago. EFE-EPA-YONHAP
jon ordonez garmendia
2024ko urtarrilaren 2a
07:33
Entzun

Lee Jae-myung Hego Koreako Alderdi Demokratikoaren buruari labanaz eraso diote gaur goizaldean, ekitaldi publiko batean. 10:27an ziren Hego Korean, eta Busan hiriko aireportu berria jarriko duten lur sailean zen Lee. Kazetariei adierazpen batzuk egiten ari zitzaizkiela, erasotzaileak, haren jarratzaile baten gisan jantzita, labana hartu, eta lepoaren ezkerreko aldean sartu dio. Busanen artatu dute hasieran, baina gero Seulera eraman dute, eta ebakuntza egin behar izan diote jugularrean egin dioten zauriaren ondorioz. Odol asko galdu duela jakinarazi du Yonhap albiste agentziak.

Erasotzaileak 60-70 bat urte ditu agentzia horren arabera, eta bertan atxilotu dute. Poliziak ez du esan oraindik zergatik egin dion eraso Leeri. Ideologia liberalekoa da politikari korear hori, eta Hego Koreako presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen 2022an. Boto gehien bildutako hautagaietan bigarrena izan zen, %47,83 jasota; Yoon Suk-yeol kontserbadoreak irabazi zituen hauteskundeak, botoen %48,56 jasota. Yoonek erasoa gaitzetsi du horren berri izan eta berahala, eta PPP bere alderdiaren buru Han Dong-hoonek ere beste hainbeste egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.