Hegazkin batek lurra jo du Kazakhstanen, eta 38 bidaiari hil dira

Bizirik atera dira hegazkinak zeramatzan 67 bidaiarietatik 29. Istripuaren aurretik, helmugako aireportua birritan aldatu dute, behe lainoagatik.

Suntsitutako hegazkina. KAZAKHSTAN EMERGENCIES MINISTRY / EFE
Suntsitutako hegazkina. KAZAKHSTAN EMERGENCIES MINISTRY / EFE
inaut matauko rada
2024ko abenduaren 25a
10:30
Entzun

Bakutik Grozni Txetxeniako hiriburura hegaldia egiten ari zen hegazkin batek lurra jo du Kazakhstanen, eta 38 bidaiari hil dira istripuan. Hasiera batean, Azerbaijango Fiskaltzak gutxienez 32 pertsona bizirik atera direla adierazi badu ere, Reuters berri agentziak, Kazakhstango agintariak iturri gisa aipatuz, jakinarazi du 29 izan direla istriputik bizirik irten direnak.

Azerbaijango hiriburutik atera da hegaldia, eta herrialde horretako agintariek bidaiarien zerrenda argitaratu dute. Horren arabera, 62 bidaiari zituen hegaldiak, eta tripulazioko bost kide ere baziren. Hau da, guztira 67 pertsona zeuden hegazkinean.

Azerbaijan Airlines hegazkin konpainiaren hegaldia zen, eta 190 bidaiarirentzako lekua zuen hegazkinak. Guztiz txikituta geratu da Aktaun (Kazakhstan) lurra jo eta gero. Azerbaijanek argitaratu duenaren arabera, bidaiari gehienak azerbaijandarrak ziren (37), hamasei errusiarrak, sei Kazakhstangoak, eta hiru Kirgizistangoak.

TASS Errusiako albiste agentziak Grozniko aireportuko bozeramaile baten adierazpenak jaso ditu, eta esan du ohiko hegaldi bat zela, baina helmuga bi aldiz aldatu dutela behe lainoagatik. Hasieran, Makhatxkalara lekualdatu dute (Dagestango Errepublika, Errusia), eta gero, Aktaura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.