Hamar pertsona hil dira Valentzian eraikin batean izandako sute batean

138 etxebizitza zituen bloke bat guztiz suntsitu dute garrek, eta, bizilagun askok onik irtetea lortu bazuten ere, agintariek baieztatu dute falta ziren hainbat pertsona hilotz direla.

(ID_13633812) ESPAÑA INCENDIO VALÈNCIA
Suhiltzaileak kiskalitako eraikinaren parean. BIEL ALIÑO / FOKU
arantxa iraola
2024ko otsailaren 23a
19:00
Entzun

Sute handi bat gertatu zen ostegun gauean Valentzian (Herrialde Katalanak). 2007an amaitutako etxebizitza bloke bi ziren, 138 apartamentuko zeuden horietan, eta kiskalita geratu dira. Etxe batean piztu ziren garrak, baina haizea zakar ibili zen arratsalde osoan, eta oso bizkor zabaldu zen sua fatxada guztian, era bortitzean. Ostiral arratsaldean agintariek jakinarazi dute sutearen ondorioz hildako bederatzi pertsona aurkitu dituztela, eta horiei ondoren aurkitu duten beste bat gehitu zaie. Hamar dira denera.

Hasieran, dudak izan dira nagusi. Goizerako esana zuten lau zirela hildakoak, baina desagertuta-eta bazeuden hainbat bizilagun ere, eta haien berri izan artean kopuruan gorabeherak izan zitezkeela onartu dute tokiko agintariek. Gero, arratsaldean, Poliziak baieztatu du bederatzi direla hildakoak; hamargarren hildakoa desagerturik zegoen hartara. Hamabost zauritu ere eragin ditu suteak, baina denak onerako bidean daudela jakinarazi dute.

«Kalitate goreneko materialekin» eginda zeudela esanez saldu ziren etxebizitza horiek. Orain dudak zabaldu dira fatxadaren materialaren inguruan. Guztiak su zer azkar hartu zuen ikusita, material suharberarekin eginda zegoen susmoa dago. Gertatutakoa argitze aldera, ikerketa bat abiatu du Valentziako epaitegi batek. Sekretupean dago sumarioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.