mundua

Hamar lagun hil dira Errusian, hegazkin bat halabeharrez lurreratzean

Larrialdi zerbitzuek Palana herriaren inguruko baso batean aurkitu dute hegazkina.

2012ko irailaren 12a
17:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Hamar lagun hil dira gaur goizean Errusian, Kamtxatka eskualdean, An-28 motako hegazkin bat halabeharrez lurreratzean, herrialdeko berri agentziek esan dutenez. Beste lau pertsona oso larri daude.

Hegazkina radarretatik desagertu egin da, eta, ondoren, larrialdi zerbitzuek Palana herriaren inguruko baso batean aurkitu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.