Hamabost lagun hil dituzte Dagestanen erasotan
MAKHATXKALA. Hamar ekintzaile eta bost polizia hil ziren atzo Dagestanen izandako hainbat erasotan. Kostek herrian sei ekintzaile eta lau polizia hil ziren, azken haiek eraikin bat mendean hartuta. Derbent herrian, berriz, polizia bat hil zuten ekintzaileek herenegun; Ordu batzuk geroago, berriz, beste launa gerrillari eta polizia hil ziren borroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu