Koronabirusak ez du etenik, eta munduko herrialde gehienetan birusaren hedapena eusteko neurriak arintzen hasi badira ere, goraka jarraitzen dute positibo berriek. Hori horrela, atzo gainditu zuten hamabi milioi kutsatuen langa. Hildakoak, berriz, 550.000 pertsona baino gehiago dira. AEB Ameriketako Estatu Batuak dira kasu eta hildako gehien dituen herrialdea: hiru milioi positibotik gora atzeman dituzte, eta 132.000 lagun hil dira birusaren eraginez. Atzetik jarraitzen dio Brasilek.
Horrez gainera, badago arduratzeko moduko beste berri bat. Izan ere, atzo, Tokion, orain arte Japoniako hiriburuan egun batean atzemandako kutsatu gehien jakinarazi zituzten: 224. Duela hilabete pasa eman zuten amaitutzat alarma egoera, baina atzoko datuek kezka piztu zuten.
Agintariek azaldu zutenez, azken agerraldia, neurri handi batean, gaueko aisialdiko establezimenduetan izandako harremanei eta lan inguruneetako kontaktuei egozten zaie.
Hala ere, nabarmendu zuten egoera kontrolpean dutela, eta osasun sistema ez dagoela gainezka.
Hamabi milioi kutsatuen langa gainditu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu