Haitiko lehen ministroak dimisioa aurkeztu du

Henryk, iragarri zuen bezala, dimisioa aurkeztu du, trantsizioko gobernuak kargua hartu baino ordu batzuk lehenago. Gobernu berri horren asmoa bakea eta lasaitasuna lortzea da, eta hurrengo hauteskundeetarako bide orri bat egitea.

Ariel Henryren NBEen diskurtso bat ematen.  SARAH YENESEL / EFE
Ariel Henryren NBEen diskurtso bat ematen. SARAH YENESEL / EFE
asier gonzalez de san pedro
2024ko apirilaren 25a
17:20
Entzun

Haitiko behin-behineko presidente Ariel Henryk dimisioa aurkeztu du, X sare sozialeko bere kontuan argitaratutako mezu baten bitartez. Martxoaren 12an, Henryk iragarri zuen dimisioa aurkeztuko zuela, betiere presidentetzarako hauteskundeak antolatzeko trantsizio gobernu bat —Presidentetzako Kontseilua— osatu eta lehen ministroa aukeratzen zutenean. Gaur, dimisioa aurkeztu eta ordu gutxira, kargua hartu du Presidentetzako Kontseiluak.

Henryk eskerrak eman dizkie berarekin gobernuan lan egin duten kide guztiei «garai zailetan» gobernatu dutelako, eta elkartasuna adierazi die azken hilabeteetan hildakoen ingurukoei eta sufrimendua pairatu duten guztiei. Michel Patrick Boisvert izango da behin-behineko lehen ministro Presidentetzako Kontseiluak beste presidente bat aukeratu arte.

Presidentetzako Kontseilua

Apirilaren 12an jakin zen zein izango den Kontseiluaren parte. Kontseiluak bi betebehar nagusi izango ditu: behin-behineko presidente bat aukeratu, eta presidentetzarako hauteskundeak egiteko bide orri bat zehaztu. Izan ere, 2017ko bozetatik ez da hauteskunderik egon Karibeko herrialdean.

Kontseilua zazpi boto-eskubidedunek eta bi behatzailek osatuko dute, eta horietako inor ezingo da hauteskundeetara aurkeztu. Haien helburua Haitin bakea eta lasaitasuna berreskuratzea da, otsailaren 29tik kaosean bizirik irauten ari baita herrialdea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.