Nizan gutxienez zazpi lagun hil dira sute batean

Hiriko fiskalak esan du ikertzen ari direla ea sutea nahita piztu duten. Adingabeak dira hildakoetako hiru.

Nizan gertatutako sutea. BERRIA
Nizan gertatutako sutea. BERRIA
Igor Susaeta.
2024ko uztailaren 18a
10:00
Entzun

Gutxienez zazpi pertsona hil dira Nizan (Frantzia) gaur goizaldean, eraikin batean gertatutako sute batean. Damien Martinelli hiri horretako fiskalak adierazi du, sutea izan den tokian bertan, ikertzen ari direla ea sutea nahita piztu duten.

Zazpi solairuko etxebizitza bloke bateko azkeneko solairuan gertatu da sutea, 03:00ak inguru zirela, eta iturri ofizialek jakinarazi dute hildakoetako hiru adingabeak direla. Anthony Borre hiriko alkateordeak esan du «narkotrafikoa» egon daitekeela sutearen jatorrian. «Nik pentsatzen dudan bezala narkotrafikoarengatik izan bada, estatuak erantzun irmo bat eman beharko luke», adierazi du France Info irratian egin dioten elkarrizketa batean.

Alkateordearen arabera, sutea «oso indartsua» izan da. Apartamentu batean gertatu da, eta horren barruan zeuden bi pertsonak leihotik jauzi egin dute sugarrei ihes egiteko ahaleginean. Horietako bat hil egin da, eta bestea ospitaleratuta dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.