Serbia eta Montenegro

Gutxienez 44 lagun hil dira eta 180 inguru zaurituta daude Montenegron izandako istripu baten ondorioz

Gutxienez 44 lagun hil iren atzo Montenegron tren bat amildegi batetik erori ostean. Trenak 200 bidaiari baino gehiago zeramatzan eta 44 hildakoez gain 180 lagun inguru zauritu ziren sendagileek jakinarazi zutenez.

2006ko urtarrilaren 24a
15:01
Entzun
Miodrag Djoruvic Montenegroko erietxeko zuzendariak eman ditu hildakoen azken datuak. Atzo 39 hildako izan zirela jakinarazi zuten. Azaldu duenez, haurren erietxean 90 ume hartu ditutezte eta horietatik 34 ospitalan daude oraindik. "Gutxienez bost haur hil dira", agertu du erietxeko zuzendariak.

Trenean zihoazen 200 bidaiarien artean gehienak eskiatzen egonak ziren eta etxera zihoazen. Montenegroko Gobernuak azaldu duenez, Montenegron sekula izan den istripurik larriena izan zen atzokoa.

Filip Vujanovic Montenegroko presidentea eta Milo Djukanovic lehen ministroa berehala joan ziren istripua jazo zen lekura.Gobernuak hiru eguneko dolua ezarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.