SRINAGAR. Indiako militarrak zeramatzan autobus baten kontra bonba auto bat leherrarazi zuten atzo Kaxmirren, eta 40 soldadu hil zituzten gutxienez. Pakistango talde islamista batek bere gain hartu zuen erasoa, hango agentziek jakinarazi dutenaren arabera. 2016tik Kaxmirren egin duten atentaturik handiena izan da; orduko hartan kanpamentu militar bateko 20 soldadu hil zituzten.
Kaxmir Indiaren eta Pakistanen arteko liskarren iturri izan da, bakoitzak beretzat aldarrikatzen baitu herrialdea. Biztanle gehienak musulmanak dira. Indiako aldean, talde nazionalistek 1989an matxinada bat hasi zuten, eta, ordutik, 75.000 pertsona inguru hil dira gatazkaren ondorioz. Indiak Pakistani leporatzen dio talde armatuak babestea. Dena den, bonba autoen bitartez egindako atentatuak ez dira ohikoak izan. Iazko abenduan protesta ugari eragin zituen Indiaren jazarpenak, eta estatuko indarrek hainbat zibil hil zituzten.
Gutxienez 40 militar hil dituzte Kaxmirren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu