Gutxienez 37 lagun hil dituzte Ugandan eraso batean
KAMPALA. Gutxienez 37 pertsona hil zituzten atzo Uganda mendebaldeko Kasese herrian, eskola baten aurkako erasoan; horietatik 25 adingabeak ziren. Gobernuko iturrien arabera, ADF Indar Demokratiko Aliatuak talde armatuak egin zuen erasoa. Iturri ofizialek zabaldu zutenez, talde armatuak beste hogei lagun eraman zituen bahituta. 1990eko hamarkadan sortu zuten ADF talde armatua, eta milaka zibilen hilketaren erantzule da. 2019an, baina, taldea bitan zatitu zen, buruzagietako batek EI Estatu Islamikoari leialtasuna hitzeman ondoren. Geroztik, haren izenean egiten dituzte erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu