Gutxienez 24 abeltzain hil dira Sudanen, borroketan
KHARTUM. Abeltzainen arteko borrokak izan dira Sudan hegoaldean, eta gutxienez 24 lagun hil dira. Inguruan maiz izaten dira gisa horretako borrokak, armatutako abeltzain taldeak menperatu ezinik baitabiltza agintariak. Iaz, esaterako, 2.500 pertsona hil ziren era horretako liskarretan. Independentziari buruzko erreferenduma egingo dute inguru hartan urtarrilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu