Gutxienez 17 pertsona hil dira Pakistanen, autobus istripu batean

Hil diren horiek erromes musulmanak ziren, eta Ramadamaren azken eguna ospatzera zihoazen, Shah Nooraniko santutegira.

PAKISTÁN EID AL FITR
Musulma talde bat Eid al-Fitr edo Ramadamaren amaiera ospatzen, Karachin. SHAHZAIB AKBER / EFE
2024ko apirilaren 11
09:15
Entzun

Gutxienez 17 pertsona hil eta beste 38 zauritu dira Pakistango Balutxistan probintzian. Asteazken gauean, Shah Nooraningo santutegira erromesak zeramatzan furgoneta bat zanga batera erori zen Hub herrian. Furgonetako gidaria atxilotu egin dute.

Shah Nooranikoa santutegi sufi bat da, eta musulmanek atzo zuten Eid al-Fitr edo Ramadam hilabete sakratuaren amaierako jaia. Eid al-Fitr egunean fededun askok bidaiak egiten dituzte leku sakratuak bisitatzeko.

Sarfraz Bugti Balutxistango ministro nagusia Sindhha eskualdeko gobernuarekin harremanetan jarri da, eta zauritu larriak Karatxi herrira eramatea adostu dute.

Shah Nooraniko santutegi sunita eskualde menditsu batean dago, Karatxitik 200 bat kilometrora. Iaz, erromesak zeramatzan autobus batek su hartu zuen, eta gutxienez bidaiari bat hil zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.