Gusmao gobernatzeko babes bila hasi da Ekialdeko Timorren

CNRT alderdia izan da hauteskundeetan garaile; behin betiko emaitzen berri aste amaieran emango dute

Erredakzioa
2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Xanana Gusmaok Ekialdeko Timorreko presidenteak karguan jarraituko du, larunbateko hauteskundeak irabazi baititu. Horretarako, baina, parlamentuan ordezkaritza lortu duen alderdiren baten babesa bilatzeari ekin dio. CNRT Ekialdeko Timorko Berreraikuntzarako Kontseilu Nazionala alderdiak legebiltzarreko 65 aulkietatik 30 lortu ditu, botoen %36,66rekin.

Beste hiru alderdik lortu dute parlamentuan ordezkaritza. Fretilin Ekialdeko Timor Independenteko Fronteak 25 eserleku lortu ditu; Alderdi Demokratak, zortzi, eta Aldaketarako Fronteak, hiru. NBE Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi du gatazkarik izan ezean herrialdetik alde egingo duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.