AEBetako Estatu Departamentuak itxi egin du Guantanamoren itxiera prestatzen ziharduen bulegoa. New York Times-ek barne agiri bat aipatuz argitaratu duenez, horretan ziharduen Daniel Fried funtzionarioa postuz aldatu dute, eta ez dute haren ordezkorik izendatuko. Estatu Departamentuko lege aholkularien esku geldituko da zeregin hori.
Jay Carney Etxe Zuriko eledunak aurreko astean esan zuen berriz gobernuak espetxea itxiko duela; 166 preso daude oraindik han. Atzo hasi zen berriz Irailaren 11ko erasoengatik zigortutako bost presoen audientzia Guantanamon; heriotza zigorrera kondenatuta daude.
Guantanamo ixteaz arduratu behar zuen bulegoa itxi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu